viernes, 28 de octubre de 2011

EUSKARA TITULUAK OPARI artikulua

Artikulu hau usten dizuet hemen,  Eusko Jaurlaritzak euskera "indartzeko" bidean egiten dituen ekintzak ikusteko. Arikuluan aipatzen den moduan , nire aburuz atzera pauso ikaragarria da, hain preziatu dugun hizkuntza hau mantzentzeko.

Euskara tituluak opari
http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/eskolak-euskaldundu-mainmenu-57/791-euskara-tituluak-opari

Celaa eta Urgell

Asteartea, 2011(e)ko Urria(r)en 04-(e)an 12:50etan
Benetan euskalduntzen ez duten ereduetan ikasitako ikasleei hizkuntza tituluak ematea baliabidetuko duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen atzo Celaák. Halaxe da bai! Ikasketen erdia euskaraz egin dutenei automatikoki euskara maila bat aitortuko dietela dio dekretu horrek -zehaztasunak ezagutzeko irakurri Berrian kaleratutako albistea- nahiz eta aski forgatua egon, B ereduan ikasten duten ikasleek ez direla euskalduntzen -Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera eredu horretan ikasitakoen %67ak ez du lortzen euskara menperatzea. Ikerketa beraren arabera, D ereduan ikasitakoen %32ak ere ez du maila egokia lortzen.-.
Atzo Blanca Urgell Klultura Sailburuarekin batera egindako agerraldian esan zuen Celaák dekretuaren helburuak ezbaian jartzea EAEko hezkuntza sistemaren kalitatea ezbaian jartzea litzatekeela. Ez, guk ez dugu zalantzan jartzen, guk ziur dakigu sistema hau ez dela egokia! Benetan euskalduna ez den eta ikasleak euskalduntzen ez dituen sistema bat ez da inola ere egokia! Eta hori, esan bezala, ez da guk diogun zerbait, Jaurlaritzaren beraren ikerketek baieztatzen dute.
Horrelako dekretuak atzerapauso bat dira, ez dute euskararen gaur egungo errealitatea inola ere haintzat hartzen. Euskarak ez du orain horrelakorik behar, euskarak benetan behar duena ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen hezkuntza sistema bat da. Eta, horretarako existitzen da proposamen bat; hezkuntza komunitateak babestutako proposamen bat hain zuzen ere: euskara ardatz hartuta Euskararen Kontseiluak osatutako eleaniztasun proiektua. Hori da hartu beharreko bidea!


jueves, 27 de octubre de 2011

Murrizketak hezkuntzan

"Murrizketen aurkako mobilizazio eguna gaur Nafarroa eta EAEn"


         Murrizketak, azken hilabeteetan teleberrian hainbat alditan agertzen den hitza eta hezkuntzarekin lotu dutena. Gaur egun bizi dugun egoeran murrizketak egotea "normala" da. Herrialdea krisi egoeran egonda dirua aurrestea izan behar da helburuetariko bat herrialdea aurrera jarraitzeko , baina hezkuntza izan behar da dirua aurrezteko bidea? Ez da egokiagoa 0z beteriko politiko eta  kargu garrantzitsuen bizi-guztiko soldatetik aurreztea? Hala ere, azken honetan ez naiz sartuko, bestela bloggaren hildoa galduko nuke eta hainbeste horrialde bete beharko nituzte nire haserraldia plazaratzeko. 

       Hezkuntza murrizketekin jarraituz, ez dakit zer uste duten batzuk hezkuntza  hitzaren inguruan. Agian  ikasleak denbora pasatzera joaten diren leku bat dela  . Hezkuntza, gaur egungo pertsonak hezitzen dituen arloaz gain, etorkizuneko gizartea da. Etorkizuneko herrialdea da eta bizitzen irakasten duena.  Nola nahi dugu gizartea hobetu hezkuntza murriztuz?  Batzuetan pentsatzen dut ez dutela gizartea hobetu nahi, euren helburua gizartea lokartu, ignorante bihurtu eta kontrolatzea dela.

    Beste alde batetik, Hezkuntza murriztapenekin lortzen dutena  Euskal Eskola Publikoari oztopoak jartzea da. Horrela jarraituz gero, eskola publikoak ahal izango du aurrera jarraitu? Zer nahi dute Eskola pribatuak bakarrik egotea. HEZKUNTZA IKASLE GUZTIEK DAUKATEN ESKUBIDEA DA!. Ez da bizio bat. Hezkuntza da gure gizartearen oinarria. Nola hasiko da gizartea oinarria kolokan badago? Erantzun bako hainbeste galdera dira. 
     
   Gero, Finlandia eta Suitzara begiratzen dugu adibide gisa, bide honetan bihurtuko gara gu Finlandia....

Bukatzeko azpimarratu nahi dut , testu hau ikasle sinple baten pentsamendu umila dela.





    

jueves, 13 de octubre de 2011

Euskal Eskola

         Euskal Eskola deitu dudan blog honetan Euskal Herrian daukagun Hezkuntzari buruz idatzi egingo dut,  edo behintzat , saiatu egingo naiz. Aurreko sarreran azaldu dudan bezala, hezkuntzaren garrantzia itzelekoa da edozein herrialde edo gizartean, biharko langileak, zuzendariak, lehendakariak, medikuak, maisu maistrak, hau da , gizabanakoak gaur egungo hezkuntzak hezi egingo dituelako.
         Hala ere, Reggio Emilian dioten moduan, euki behar duten garrantzia eman behar zaie,  ez bakarrik etorkizuna kontuan hartuta, ez izango direlako , baizik eta, gaur egun direlako. Umeak, haurrak, gazteak dira, gure gizartearen partaide, gizartea dira eta horregatik kontuan euki behar zaie,  askotan ideia hau ahaztu egiten baita.
       Euskal Herriko hezkuntza zertxobait analisatzeko asmoz sortu dut ikasle eta nerabe baten blog hau, gure etorkizuna eta gaur egungo  errealitatea ezagutzeko helburuarekin

martes, 11 de octubre de 2011

Jone Landa

      Jone Landa Garai naiz eta 19 urte ditut. Mungikoa naiz eta oraintxe bertan Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz Leioan jarri diguten unibertsitate  berrian. Bigarren mailan nago eta , oro har, gustora nagola esan dezaket. Karrera hau aukeratu nuen uste dudalako gizarte honen oinarria hezkuntza dela eta gizartea hobetu nahi badugu hezkuntza atal nagusia izan behar dela.
     Lauro Ikastolan bukatu nituen ikasketak orain dela bi urte, letretako batxillergoa aukeratu nuen , izan ere ,  askoz ere gehiagu gustatzen zait Arte edo Historia moduko irakasgaiak Kimika edo Fisika baino. 
   Nire egunerokotasunean ikasi eta lan egiten dut eta hortaz aparte, beti bilatzen  dut tarte bat lagunekin egoteko. Asteburutan herriz-herri joaten gara jaietan edo bestela, herrian bertan geratzen gara.