martes, 26 de noviembre de 2013

PLE


 PLE (Personal learning enviroments) ikasteko eremu pertsonalak dira. Ikasleak bere ezagutza bere interesetara egokitzeko eta eraikitzeko baliabideak dira.

PLE adibideak:















Iturria: 

http://www.microbiologybytes.com/tutorials/ple/ple5.html


PLE eskema honetan Booglines agertzen da zentro modura, bertatik hainbat gezi ateratzen dira PLE ezberdinetara eramaten gaituena. Oso baliagarria izan daiteke ikasleek sarean lan egiteko erramintak  aipatzen dituelako.

Hala ere, ez da azalpenik ematen. Izan daiteke hemen agertzen diren eremu asko ez ezagutzeaeta uste dut hitz bakar batez bere funtzioa deskribatuko bazen, errazagoa izango zela ikasleentzat. Horretaz gain, aldatu egingo nituen bertan agertzen diren erraminta batzuk. Adibidez Wikipedia wiki bat den heinean, edonok alda dezake informazioa bere interesen edo jakintzen arabera. Askotan informazio iturri zihur bezala hartzen dugu eta ezin da datu hori ahaztu.  Gainera, Itunes musika erreproduktorean ibiltzeko ordaindu egin behar da eta ikastola guztien egoera ekonomikoa berdina ez denez, koste 0ko erramintak proposatuko nituzke.


















Iturria: 

http://nogoodreason.typepad.co.uk/no_good_reason/2007/12/my-personal-wor.html


Bigarren PLE hau, oso erakargarria iruditzen zait. Lehen esan bezala, hitz deskribatzaileak agertzen dira erraminten alboan, horrela naiz eta ez ezagutu, errazagoa izango da bere funtzioa ulertzea.  Gainera aurkezpenaren erdian pertsona bera kokatuta dago eta honi esker ikasleak bere burua kokatu ahalko du bertan. 

Hala ere, eskema hau aztertzean, ikasleei azaldu behar zaie bertan agertzen diren eremuak ez direla funtzio hori betetzen duten bakarrak, gehiago ezagutzea ez legoke txarto. Hala ere, ezagunenak daukaten abantail nagusia jente gehiagok erabiltzen duela da eta horrela egiten dugun lana jente gehiagorekin partekatu ahalko dugu.




















Iturria:

 [http://e-aprendizaje.es/2011/05/18/mi-ple-movil-con-android/]



Eskema hau nahiko sinplea den arren, gustatu egin zait. Izan ere, mugikorrak ikasketa prozesuan sartzeko aukera ematen digulako, m-learninga lantzeko.   Gainera  mugikorra eta ordenagailua konektatzeko erramintak azaltzen ditu. Baina lehenengo eskeman esan bezala, hitzak falta zaizkit, erraminta hauek azaltzen dituzten hitzak.

Gainera Android sistemak bakarrik aipatzen dituzte eta honek baldintzak sortu dezake. Hala ere, erakargarria dela uste dut.

lunes, 18 de noviembre de 2013

M-learning esperintzia

 Egunon!

Hurrengo linkean klikatuz gero, nire aurkezpena ikusi ahal izango duzue m-learning esperientzia bati buruz.

http://prezi.com/mma2rwmywk97/?utm_campaign=share&utm_medium=copy

Informazioa iturria:
http://edutec.rediris.es/Revelec2/Revelec45/pdf/Edutec-e_n45-Madrid-Maryorga-Nunez.pdf

martes, 12 de noviembre de 2013

M-LEARNING

Hemen usten dizuet bigarren aste honetako lehenengo ariketa. 3 esaldi dira m-learningen inguruan.

1- Gero eta erabiliagoak dira mugikorrak baliabide pedagogiko berritzaile bezala, ikasleen eguneroko bizitzan sartuta baitaude.

2- M-learningen bidez informazioa eskuragarri dugu edozein momentu eta tokitan, horreak hezkuntza flexiboa eta pertsonala bultzatzen du.

3- Ergonomiari eta funtzionalitateari egokitutako baliabide pedagogikoak sortzea erronka bat da, gaur egun eskasak baitira mugikorretan.

4-M-learningen helburua ez da beste erramintak ordezkatzea, osagarria izatea baizik, gero eta gazteago eskuratzen baitute mugikorra


Informazio iturriak:     


  • Garcia, I. Et al.(2010):Informe Horizon.Edicion Iberoamerican.Austin,texas.The New Media Consortium
  • Durall,E., Gros, B., Maina, M., Johnson, L. Y Adams, S. (2012): Informe Horizon.Perspectivas tecnologicas.Educacion Superior en Iberoamérica 2012-2017.Austin, texas: The New Media Consortium.

Nire twitterrean ere irakurri ahal izango dituzue @landajone
Ondo izan!

sábado, 9 de noviembre de 2013

E learning plataformak aztertzen

Egunon!

Hemen jartzen dizuet hasiberri dugun ikastaro honen lehenengo ariketa. Bertan e-learning plataforma bat aztertzen du: Moodle, bere ezaugarri nagusiak, oinarriak eta baliabideak.

http://voicethread.com/?#u4141870.b5121448.i26011208

Informazio iturria: CABERO, J. y LLORENTE, M.C. (2005): Las plataformas virtuales en el ámbito de la teleformación, en Revista electrónica Alternativas de Educación y Comunicación.
Disponible en: http://www.ealternativas.edu.ar/ (Consulta: 8 abril 2007)

#EHUMOOC

lunes, 4 de noviembre de 2013

PLE, MOOC ETA HEZKUNTZARAKO EDUKI DIGITALA

Bi urte igaro dira blog honetan idazten utzi nionetik, baina gaur berriro ere berresuratu nahi izan dut. IKT irakasgaiean online ikastaro bat egiten hasi gara eta blog hau aprobetxatuz, egiten ditugun lanak irakurleekin partekatuko ditut. 

Carlos Castaño irakaslearekin, Metauniversidaden bidez PLE, MOOC eta hezkuntzarako eduki digitala izeneko ikastaroa burutuko dugu Berrikuntza minorreko ikaskideak eta astero lan desberdinak burutu beharko ditugu. 

Beraz, izango duzue egiten dugunaren lanaren berri!!


http://campus.metauniversidad.com