lunes, 16 de diciembre de 2013

Nire esperientzia Moccarekin




Mooca masiboa, dohaina eta irekia den ikasteko metodo berria da. Pare bat hilabete eman ditugu berrikuntzako ikasleak Moocen bidezko  ikastaroa egiten eta oso esperientzia positiboa izan dela esan beharra daukat. Moocaren bidez , ezagutzen ez genituen hainbat plataforma eta erraminta berri ezagutu ditugu eta hauen bidez sarean dauden ikasteko plataforma eta metodologia berriak aztertu ditugu.

            Ikastaro honen oinarria komunikazioa eta kooperazioa izan da.  Jarduera guztiak komentatzeko foro bat izan dugu (ehumooc.ning ) eta bertan izan ditugun duda guztiak argitzeko aukera izan dugu eta ikasle eta irakasleen artean duda eta galdera horiek erantzun ditugu. Gainera egindako lan guztiak partekatu ditugu eta hau, oso baliagarria izan da ikasleentzat, galduta egon garenean beste ikaskideen lana ikusi ahal izan dugulako ideia nagusi bat egiteko. Horretaz gain, lana partekatzeari esker, beste ikaskideek egin beharreko jarduerak sarean jartzeko erabili duten erraminta eta orrialde ezberdinak ezagutu ditugu.

            Egin beharreko jarduerak ere oso baliagarriak izan dira eta zuzenean eragina izando dutenak gure etorkizuneko lanbidearekin.  Formakuntza batean garrantzitsuena ikastend en aplikatzeko gai izatea da eta ,nik neuk, argi daukat ikastaro honetan ezgututako hainbat erraminta ikasgelara eramaten saiatuko naizela.


            Besterik gabe, oso esperientzia positiboa izan dela uste dut eta agian  graduko azken ikasturte honetan egin dugun gauzarik baliagarriena. Beraz, hemendik aurrera espero dudana, nire prestakuntza etengabekoa izatea da eta horrelako Moocen berri izatea eta egitea.

lunes, 9 de diciembre de 2013

Mooc

Moocei buruzko eta nire esperientziaren inguruko posterra gauzatu dut Glogsterren bidez, 5.asteko lehenengo ariketari dagokiona

http://jlgarai.edu.glogster.com/mooc

lunes, 2 de diciembre de 2013

Erabiltzen ditudan PLEak

Sarrera honetan erabiltzen ditudan PLEak azalduko ditut.


Lehenik eta behin bertan geratuko naiz, hau da Blogger orrialdean. Blogger bitakorak argitaratzeko aukerak ematen dituen orrialdea da. 2003.urtetik Googleen parte da eta horregatik, parte hartzeko Googelen kontu bat soilik behar duzu. Nik 2011.urtetik erabiltzen dut, nire blog hau ireki nuenetik eta nire lanak partekatzeko erabiltzen dut.






Erabiltzen dudan beste orrialde bat Twitter da.Twitter gizarte-sare  zerbitzu bat da, erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Nik neuk bi kontu ditut. Bat erabilpen pertsonalekoa @jlgarai da eta bestea @landajone eremu akademikoan erabiltzen dut. Azken honetan lanak zabaldu egiten ditut eta nire ikaskideekin harremantzen naiz.



Gradu hau hasi genuenetik e-learning plataforma bat ere erabiltzen dugu ikasturte guztietan, Moodle. Moodle ikasketa kudeatzeko sistema bat da. Niri asko gustatzen zait plataforma hau eta uste dot oso baliagarria dela klasean erabiltzeko.

Mapa kontzeptualak egiteko oran arte C-maap Tools programa erabiltzen nuen, baina aurten  Mindomo programa ezagutu dut eta egia esan gehiago gustatzen zait. Aukera gehiago ematen ditu eskemak egiteko. Itxuraz politagoak dira eta erabiltzeko ere errazagoak ere. Orrialde honetan eskola 2.0ko mapa kontzeptual bat eskegi izan dut Mindomo programa erabiliz.

Aurkezpenak egiteko, beti erabili izan dut Microsoft Officeko Power Point programa. Hala ere, banekien beste herraminta batzuk zeudela aurkezpenak egiteko, klasekideak askotan erabili izan baitute Prezi programa. Preziren bidez aurkezpenak egin daitezke modu dinamiko eta orginalean. Prezzirekin zenbait eskema egin ditut eta power point programa baino gehiago gustatzen zait eta ez da ahaztu behar Prezi erabiltzeko ez dela ordaindu behar, internet konexioa baino ez da behar, Power Point programan gertzen ez dena.


Lenguas e Innovación irakasgaiaren bidez, beste  PLE bat ezagutu dut, Glogster. Glogsterrek posterrak egiteko aukera ematen du. Ez nuen programa hau ezagutzen eta ez nuen inoiz poster formatuan lan egin, baina oso originala dela uste dut. Herraminta honek duen arazo edo oztopo bakarra hurrengoa da, doina dela beti egun kopuru zehaztu batean, beraz bere mugak baditu.