sábado, 10 de diciembre de 2011

Sasoi Makalak, Joseba Sarrionaindia

Sasoi Makalak ( Joseba Sarrionaindia)
Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzondoak biltzeko.

Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza.

"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehaztena irakurri,
eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude.

Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!

Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut.


     Etorkizuneko irakasleon esku dago etorkizuneko gizartea, eraiki  dezagun beraz, pertsonaz, sentimenduz, balioz eta kulturaz beteriko eskola! Sorrarazi dezagun pentsamendu kritikoa eta bizi gaitezen euskaraz. Baina hori egiteko gu izan behar gara lehenago  kultura, sentimendu, balio, euskera,  kritiko ,hitz batean, izan gaitezen pertsonak!


miércoles, 7 de diciembre de 2011

Euskarak 365 egun izan behar ditu.



Emakumearen eguna, martxoak 8. Emakumeen kontrako indarkiaren eguna, azaroak 25. Abenduak 1 IHESA ren eguna. Gay eta lesbianen eguna, ekainak 25. Euskararen eguna, abenduak 3.
            Honako data hauek gizarteko hainbat gutxituen eguna da, eta euskara hauen barruan dago. Badauka bere eguna eta emakumen , homosexualen edo IHESA duten pertsonen bezala urteko 365 egunak dira beraien eguna, urtean egun batekin ez dugulako ezer egiten.
Euskararen egoera hobetu dela argi dago, Frankoren garaiarekin konparatuta noski. Baina euskararen egoera ez da ona. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz hitz egiten baina gero eta jende gutxiagok hitz egiten du.  Baina zergatik gaude egoera honetan? Noren errua da?
  Ezin dugu euskararen erantzukizuna gizarte talde bati eragotzi. Euskararen etorkizuna euskal gizarte osoaren esku baitago, baina, egia da ere, gazteak berebiziko eginkizuna  dutela hizkuntza aurrera eramateko, haiek baitira etorkizuneko gizartea. 
Baina gaur egun, arazo bat dago gazteen eta euskararen artean, batez ere, hiri handietan edo famili erdaldunak bizi diren herrietan. Ohikoa da ikustea D eredu batean ikasi duten gazteek, kalean gaztelaniaz mintzatzen ikustea.
Zerk bultzatzen du hori? Gazteak normalean dibergentziarako joera izaten dute, hau da ezberdintasunak markatzeko joera . Euskara eskolarekin harremantzean, zuzentasunez eta arau zorrotzez sortzen den hizkuntza bat bilakatzen dute euskara. 
Euskararen gorabeherak hezkuntzan aztertuta, bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena euskararen erregistroarena da. Ikasleek euskara formala ikasten dute eskolan, beraz, inguru informalean daudenean ez daukate hizkuntza informalerako erregistrorik eta hizkuntza formala jotzera behartuta daude. Horregatik horrelako inguruneetan erdara erabiltzen dute adierazkortasunaren bila.
Bigarren arazoa , ildo beretik, derrigortasunaren auzia da. Ikasleak derrigortu egiten dituzte euskara erabiltzera eta hizkuntza arrotza zigortu egiten dute. Baina beharrezkoa da erdara zigortzea euskara bultzatzeko ? Ez al gabiltza  egiten gurekin egin zuten gauza berdina? Hau da,  inposatzea? Bide ezberdinak bilatu behar dira beraz, euskara indartzeko.
Horretarako gazteak kontzientziatu behar dira euskararen etorkizun eta egoeraz eta horretarako hezkuntza da daukagun lanabesa da. Beraz etorkizuneko irakasleok gure irakasleak hasi zuten bide luzearekin jarraitu behar dugu euskararen eguna  urteko 365 egunak izan arte. 

lunes, 5 de diciembre de 2011

Euskararen eguna, abenduak 3.

      Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du

Eusko Ikaskuntza:

           Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. EI-SEV bazkideek osatzen dute, eta horiek mundu guztian barreiaturik eta Sail Zientifizikoetan bildurik daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra da EI-SEV.
      Euskal Ikaskuntzak dituen balioak:
Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Iturria: http://www.eusko-ikaskuntza.org 
http://www.euskosare.org/ene/index_html?set_language=eu&cl=eu


jueves, 1 de diciembre de 2011

Webquest

       Webquest metodologia, 1995. Urtean Bernie Dodge-k sortu zuen metodologia da gehiegizko  informazioari erantzuna emateko. Jarduera hezitzailea dauka eta lan kooperatiboa (taldekako lana) eta orientatzailea bultzatzen du. Metodologia hau gelan internet erabiltzeko metodologia hezitzaile bat da. Irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan ikasleak informazioa bilatzen du.
            Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun  intelektualaren garapenaren laguntzailea da eta  transmititu eta konpartitu daitekeen metodología da. Horretaz gain, malgua ere bada erabiltzaile, gaia edo adinaren arabera zehaztu daitekeelako.
                Metodologia honen helburua ikasleek denboraren erabilpen egokia egitea da, informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea eta azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea
Iraupenaren arabera 3 mota egon daitezke:
  • ·         Iraupen motza: 1-3 ekintza.
                        Gaia ezagutu eta antolatu.
  • ·         Iraupen luzea: aste 1edo hilabete 1
                        Gaia garatu eta landu.
  • ·         Miniwebquest: webquest labur bat

Adibideak:
Iturria: Karmele Perez Urrazaren Power Pointa