Mooca masiboa, dohaina eta irekia den ikasteko metodo berria
da. Pare bat hilabete eman ditugu berrikuntzako ikasleak Moocen bidezko ikastaroa egiten eta oso esperientzia
positiboa izan dela esan beharra daukat. Moocaren bidez , ezagutzen ez genituen
hainbat plataforma eta erraminta berri ezagutu ditugu eta hauen bidez sarean
dauden ikasteko plataforma eta metodologia berriak aztertu ditugu.
Ikastaro
honen oinarria komunikazioa eta kooperazioa izan da. Jarduera guztiak komentatzeko foro bat izan dugu (ehumooc.ning
) eta bertan izan ditugun duda guztiak argitzeko aukera izan dugu eta ikasle
eta irakasleen artean duda eta galdera horiek erantzun ditugu. Gainera egindako
lan guztiak partekatu ditugu eta hau, oso baliagarria izan da ikasleentzat,
galduta egon garenean beste ikaskideen lana ikusi ahal izan dugulako ideia
nagusi bat egiteko. Horretaz gain, lana partekatzeari esker, beste ikaskideek
egin beharreko jarduerak sarean jartzeko erabili duten erraminta eta orrialde
ezberdinak ezagutu ditugu.
Egin
beharreko jarduerak ere oso baliagarriak izan dira eta zuzenean eragina izando
dutenak gure etorkizuneko lanbidearekin.
Formakuntza batean garrantzitsuena ikastend en aplikatzeko gai izatea da
eta ,nik neuk, argi daukat ikastaro honetan ezgututako hainbat erraminta
ikasgelara eramaten saiatuko naizela.
Besterik
gabe, oso esperientzia positiboa izan dela uste dut eta agian graduko azken ikasturte honetan egin
dugun gauzarik baliagarriena. Beraz, hemendik aurrera espero dudana, nire
prestakuntza etengabekoa izatea da eta horrelako Moocen berri izatea eta
egitea.