Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Euskarak 365 egun izan behar ditu.



Emakumearen eguna, martxoak 8. Emakumeen kontrako indarkiaren eguna, azaroak 25. Abenduak 1 IHESA ren eguna. Gay eta lesbianen eguna, ekainak 25. Euskararen eguna, abenduak 3.
            Honako data hauek gizarteko hainbat gutxituen eguna da, eta euskara hauen barruan dago. Badauka bere eguna eta emakumen , homosexualen edo IHESA duten pertsonen bezala urteko 365 egunak dira beraien eguna, urtean egun batekin ez dugulako ezer egiten.
Euskararen egoera hobetu dela argi dago, Frankoren garaiarekin konparatuta noski. Baina euskararen egoera ez da ona. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz hitz egiten baina gero eta jende gutxiagok hitz egiten du.  Baina zergatik gaude egoera honetan? Noren errua da?
  Ezin dugu euskararen erantzukizuna gizarte talde bati eragotzi. Euskararen etorkizuna euskal gizarte osoaren esku baitago, baina, egia da ere, gazteak berebiziko eginkizuna  dutela hizkuntza aurrera eramateko, haiek baitira etorkizuneko gizartea. 
Baina gaur egun, arazo bat dago gazteen eta euskararen artean, batez ere, hiri handietan edo famili erdaldunak bizi diren herrietan. Ohikoa da ikustea D eredu batean ikasi duten gazteek, kalean gaztelaniaz mintzatzen ikustea.
Zerk bultzatzen du hori? Gazteak normalean dibergentziarako joera izaten dute, hau da ezberdintasunak markatzeko joera . Euskara eskolarekin harremantzean, zuzentasunez eta arau zorrotzez sortzen den hizkuntza bat bilakatzen dute euskara. 
Euskararen gorabeherak hezkuntzan aztertuta, bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena euskararen erregistroarena da. Ikasleek euskara formala ikasten dute eskolan, beraz, inguru informalean daudenean ez daukate hizkuntza informalerako erregistrorik eta hizkuntza formala jotzera behartuta daude. Horregatik horrelako inguruneetan erdara erabiltzen dute adierazkortasunaren bila.
Bigarren arazoa , ildo beretik, derrigortasunaren auzia da. Ikasleak derrigortu egiten dituzte euskara erabiltzera eta hizkuntza arrotza zigortu egiten dute. Baina beharrezkoa da erdara zigortzea euskara bultzatzeko ? Ez al gabiltza  egiten gurekin egin zuten gauza berdina? Hau da,  inposatzea? Bide ezberdinak bilatu behar dira beraz, euskara indartzeko.
Horretarako gazteak kontzientziatu behar dira euskararen etorkizun eta egoeraz eta horretarako hezkuntza da daukagun lanabesa da. Beraz etorkizuneko irakasleok gure irakasleak hasi zuten bide luzearekin jarraitu behar dugu euskararen eguna  urteko 365 egunak izan arte. 

lunes, 5 de diciembre de 2011

Euskararen eguna, abenduak 3.

      Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du

Eusko Ikaskuntza:

           Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. EI-SEV bazkideek osatzen dute, eta horiek mundu guztian barreiaturik eta Sail Zientifizikoetan bildurik daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra da EI-SEV.
      Euskal Ikaskuntzak dituen balioak:
Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Iturria: http://www.eusko-ikaskuntza.org 
http://www.euskosare.org/ene/index_html?set_language=eu&cl=eu


jueves, 24 de noviembre de 2011

"Euskaraz bizi" proiektua


 Zer da "Euskaraz bizi" proiektua?
        Euskal Herrian, normalizazio bidean aurreratu nahi bada, eguneroko bizitzan, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu: euskararen aldeko etengabeko kinadak eginez, euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz (material egokia hautatuz eta hilero-hilero era progresiboan landuz), norbanakoaren subjektibitatean era gozoan eta sistematikoan eraginez eta euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotuz, horretarako gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz.

Argitxoren egutegiarekin jolasean


Ikasturte hasiera guztietan ikasgeletara eta baita  Ikastolako gaztetxoenen etxeetara “Argitxoren egutegia” iristen da. Egutegi arrunten moduan honek ere badu bere zer egina; zein egunetan bizi garen adierazi, baina horretaz gain baditu beste erabilpen batzuk ere eta horietako bat “gure hizkuntzaz gozatzea” da.

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, gurasoekin  praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, beraiek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean ibili dezaten.
                                         Argitsoren egutegian agertzen den jolas baten grabaketa

jueves, 3 de noviembre de 2011

Mailukiak

Nire ikastolarekin jarraituz, eta behin bertan dagoen egoera zertxobait ezagutzen duzuela euskeraren alde bertan egin diren mugimendu/kanpainen berri emango dizkizuet.
     Orain dela 3 bat urte hasi zen kanpaina. Euskerako maisuak elkartu eta zerbait egin behar zutela Ikastolako egoerarren aurrean pentsatzu zuten. Horrela sortu ziren Mailukiak. Konprometituta zeuden ikasleen laguntzaz urtero zerbait berezia egin zen, beti ere kurtsoaren konpromisuaren arabera. 1. urtean beherago jarri dizuedan bideoa egin zuten eta gure urtean abesti bat idatzi eta nire klasikide batek abeste zuen ( beheko abestia:" Pausurik pausu)  eta hurrengo kurtsoak bideoklipa egin zuen abesti horrekin.
        Gaur egun, behin ikastola utzita, jakin dakit gure urteetan sortu zen ekintzak jarraitzen duela . Zerbaiterako balio izan du egin ditugun kanpainak? Ba ezdakit pasabideetan eusketraz hitz egiten den, baian badakit gero eta jende gehiago konprometitzen dela MAILUKI MUGIMENDUAREKIN.



  















          

viernes, 28 de octubre de 2011

EUSKARA TITULUAK OPARI artikulua

Artikulu hau usten dizuet hemen,  Eusko Jaurlaritzak euskera "indartzeko" bidean egiten dituen ekintzak ikusteko. Arikuluan aipatzen den moduan , nire aburuz atzera pauso ikaragarria da, hain preziatu dugun hizkuntza hau mantzentzeko.

Euskara tituluak opari
http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/eskolak-euskaldundu-mainmenu-57/791-euskara-tituluak-opari

Celaa eta Urgell

Asteartea, 2011(e)ko Urria(r)en 04-(e)an 12:50etan
Benetan euskalduntzen ez duten ereduetan ikasitako ikasleei hizkuntza tituluak ematea baliabidetuko duen dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen atzo Celaák. Halaxe da bai! Ikasketen erdia euskaraz egin dutenei automatikoki euskara maila bat aitortuko dietela dio dekretu horrek -zehaztasunak ezagutzeko irakurri Berrian kaleratutako albistea- nahiz eta aski forgatua egon, B ereduan ikasten duten ikasleek ez direla euskalduntzen -Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera eredu horretan ikasitakoen %67ak ez du lortzen euskara menperatzea. Ikerketa beraren arabera, D ereduan ikasitakoen %32ak ere ez du maila egokia lortzen.-.
Atzo Blanca Urgell Klultura Sailburuarekin batera egindako agerraldian esan zuen Celaák dekretuaren helburuak ezbaian jartzea EAEko hezkuntza sistemaren kalitatea ezbaian jartzea litzatekeela. Ez, guk ez dugu zalantzan jartzen, guk ziur dakigu sistema hau ez dela egokia! Benetan euskalduna ez den eta ikasleak euskalduntzen ez dituen sistema bat ez da inola ere egokia! Eta hori, esan bezala, ez da guk diogun zerbait, Jaurlaritzaren beraren ikerketek baieztatzen dute.
Horrelako dekretuak atzerapauso bat dira, ez dute euskararen gaur egungo errealitatea inola ere haintzat hartzen. Euskarak ez du orain horrelakorik behar, euskarak benetan behar duena ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen hezkuntza sistema bat da. Eta, horretarako existitzen da proposamen bat; hezkuntza komunitateak babestutako proposamen bat hain zuzen ere: euskara ardatz hartuta Euskararen Kontseiluak osatutako eleaniztasun proiektua. Hori da hartu beharreko bidea!