Mostrando entradas con la etiqueta Iritzi sarrerak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iritzi sarrerak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Euskarak 365 egun izan behar ditu.



Emakumearen eguna, martxoak 8. Emakumeen kontrako indarkiaren eguna, azaroak 25. Abenduak 1 IHESA ren eguna. Gay eta lesbianen eguna, ekainak 25. Euskararen eguna, abenduak 3.
            Honako data hauek gizarteko hainbat gutxituen eguna da, eta euskara hauen barruan dago. Badauka bere eguna eta emakumen , homosexualen edo IHESA duten pertsonen bezala urteko 365 egunak dira beraien eguna, urtean egun batekin ez dugulako ezer egiten.
Euskararen egoera hobetu dela argi dago, Frankoren garaiarekin konparatuta noski. Baina euskararen egoera ez da ona. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz hitz egiten baina gero eta jende gutxiagok hitz egiten du.  Baina zergatik gaude egoera honetan? Noren errua da?
  Ezin dugu euskararen erantzukizuna gizarte talde bati eragotzi. Euskararen etorkizuna euskal gizarte osoaren esku baitago, baina, egia da ere, gazteak berebiziko eginkizuna  dutela hizkuntza aurrera eramateko, haiek baitira etorkizuneko gizartea. 
Baina gaur egun, arazo bat dago gazteen eta euskararen artean, batez ere, hiri handietan edo famili erdaldunak bizi diren herrietan. Ohikoa da ikustea D eredu batean ikasi duten gazteek, kalean gaztelaniaz mintzatzen ikustea.
Zerk bultzatzen du hori? Gazteak normalean dibergentziarako joera izaten dute, hau da ezberdintasunak markatzeko joera . Euskara eskolarekin harremantzean, zuzentasunez eta arau zorrotzez sortzen den hizkuntza bat bilakatzen dute euskara. 
Euskararen gorabeherak hezkuntzan aztertuta, bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena euskararen erregistroarena da. Ikasleek euskara formala ikasten dute eskolan, beraz, inguru informalean daudenean ez daukate hizkuntza informalerako erregistrorik eta hizkuntza formala jotzera behartuta daude. Horregatik horrelako inguruneetan erdara erabiltzen dute adierazkortasunaren bila.
Bigarren arazoa , ildo beretik, derrigortasunaren auzia da. Ikasleak derrigortu egiten dituzte euskara erabiltzera eta hizkuntza arrotza zigortu egiten dute. Baina beharrezkoa da erdara zigortzea euskara bultzatzeko ? Ez al gabiltza  egiten gurekin egin zuten gauza berdina? Hau da,  inposatzea? Bide ezberdinak bilatu behar dira beraz, euskara indartzeko.
Horretarako gazteak kontzientziatu behar dira euskararen etorkizun eta egoeraz eta horretarako hezkuntza da daukagun lanabesa da. Beraz etorkizuneko irakasleok gure irakasleak hasi zuten bide luzearekin jarraitu behar dugu euskararen eguna  urteko 365 egunak izan arte. 

miércoles, 9 de noviembre de 2011

"Estamos criando vagos"

          Gaur nire amuma begira egon naiz, andra nagusia , mirezgarria eta jakintsua. Gogotsu oroitzen ditu eskola garaiak naiz eta berak diñoen etxean egin beharreko beharrak hainbat denbora kentzen ziziotela ikasteko. Mirezgarria da berak daukan memoria kapazidadea, pertsona eta baserri guztien izenak dakizki eta gauza gitzi ahazten zaizkio, nik agenda eta postit barik galduta nabilen bitartean. 
        Gauza batek atentzioa deitu nau, zatiketa bat egin behar zuen, zatiketa luzea. Papela eta arkatza hartu eta bertan egin du ti-ta batean  eragiketa. Nahi gabe neure burua berarekin alderatu dut, nik , unibertsitateko ikasle batek, kalkulagailua behar duen bitartean berak ez du hori behar. 
        Momentu horretan beste oroitzapen bat etorri zait burura, nire lehengusuaren liburuaz akordatu naiz. Problema bat zen lehengunean egin behar zuen etxekolanetariko bat. Problema idatzita zegoen eta nire garaietan ez bezala, eragiketa ere! erantzuna soilik jarri behar zen problema egiteko. Orduan galdetu diot neure buruari? Nola bihurtuko gara jakintsu dena eskura ematen badigute? Nola egingo ditugu zatiketak papelan 80 urterekin 19 urterekin kalkulagailu gabe galduta bagaude?

Amama jakintsu baten esaldi bat berreskuratuko dut testu hau amaitzeko: "Estamos criando vagos" esaten du berak.

Jarrera kritikoa Vs Obedientzia

          Argazki hau aurkitu dut gaur Facebooken. Bertan Ikasleen pentsamendu kritikoa bultzatzea eskatzen du. Argi dago argazki hau ez duela Instituzio formalik atera, are gehiago , esango nuke 15M mugimenduarekin harremanduta dagoela.
         Honekin galdera bat egiten diot nire buruari: Zer irakatsi behar du hezkuntzak?
Nire ustez hezkuntzak , alde batetik , irakatsi behar du aginduak betetzen jakin behar dugu zer egin behar dugun eta zer ez , obeditu egin behar dugu, baina beti beti zergatik obeditzen dugun jakiten eta zer obeditzen dugun aztertzen, hau da, obeditu jarrera kritiko hori mantentzen.
       Jarrera kritiko hori lantzea izan behar da irakaslearen xede nagusia , nire ustez, ikastalde baten aurrean. Liburu, egunkari , telebista... ezberdinak ikusi behar dira, pentsamendu guztiak entzun eta ikasleari askatasuna eman behar zaio. Agian irakasle bezala oraindik  jokatu ez dudalako esango dut hurrengoa, baina nahaigo dut jarrera kritiko bat duen ikaslea eta matematiketan kaskarra dena, matematiketan itzelezko emaitzak ateratzen dituena baia jarrera kritiko hori faltan duena baino.
     Beraz, eman diezaiogun askatasuna gure burmuinei eta gogortu dezagun hezkuntza kritiko hori!!

jueves, 3 de noviembre de 2011

Euskara nire ikasgeletan (aurreko artikuluarekin lotuta)

http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/eskolak-euskaldundu-mainmenu-57/791-euskara-tituluak-opari      
           Ikastola batean hezitako ikaslea naiz, euskeraz ikasi egiten den ikastolan. Izatez, irakasgai guztiak, gaztelania eta ingelesa izan ezik, euskeraz ikasten dira eta pasabideetan entzun beharko zen hizkuntza euskera da. Hala ere, errealitatea ez dator bat ideia honekin.
        Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetan ikasleek euskeraz egiten dute haien artean, bai klase barruan zein kanpoan. Baina hau aldatu egiten da Lehen Hezkuntzako azken urteetan eta nola ez, DBHn. Batez ere Derrigorrezko bigarren hezkuntzan ez da euskeraz entzuten pasabideetan, oso gitxitan, inoiz ez esatearrean. Batxillergoan  gauzak zertxobait aldatu egiten dira, agian aurreko urteetako "panoramaz" ohartzen garelako, jendeak euskeraz hitz egiteko konpromisua hartzen du.
        Egoera honen bi ondorio aterako ditut, beraz: Lehenengoa, ikasleek irakasleekin soilik euskeraz hitz egiten dutenez, txikitatik euskera ikastolarekin soilik harremantzen dute eta euskera ikastolara bakarrik mugatu behar dela pentsatzen dute. Bigarrena: Ikasleek irakasgaietan soilik egiten dutenez euskera hizkuntzaren gaitasun batzuk soilik garatzen dituzte eta ez hizkuntza osotua. Hau da, nahiz eta testu akademikoak idazteko gai diren , agian ez dira gai izango elkarrizketa bat edukitzeko.

Ideia bi honengatik, besteak beste, ez dut uste euskeraz ikasten duten ikasleek euskera titulua zuzenean merezi dutenik.