Lehenik eta behin bertan geratuko naiz, hau da Blogger orrialdean. Blogger bitakorak argitaratzeko aukerak ematen dituen orrialdea da. 2003.urtetik Googleen parte da eta horregatik, parte hartzeko Googelen kontu bat soilik behar duzu. Nik 2011.urtetik erabiltzen dut, nire blog hau ireki nuenetik eta nire lanak partekatzeko erabiltzen dut.
Erabiltzen dudan beste orrialde bat Twitter da.Twitter gizarte-sare zerbitzu bat da, erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Nik neuk bi kontu ditut. Bat erabilpen pertsonalekoa @jlgarai da eta bestea @landajone eremu akademikoan erabiltzen dut. Azken honetan lanak zabaldu egiten ditut eta nire ikaskideekin harremantzen naiz.
Gradu hau hasi genuenetik e-learning plataforma bat ere erabiltzen dugu ikasturte guztietan, Moodle. Moodle ikasketa kudeatzeko sistema bat da. Niri asko gustatzen zait plataforma hau eta uste dot oso baliagarria dela klasean erabiltzeko.
Mapa kontzeptualak egiteko oran arte C-maap Tools programa erabiltzen nuen, baina aurten Mindomo programa ezagutu dut eta egia esan gehiago gustatzen zait. Aukera gehiago ematen ditu eskemak egiteko. Itxuraz politagoak dira eta erabiltzeko ere errazagoak ere. Orrialde honetan eskola 2.0ko mapa kontzeptual bat eskegi izan dut Mindomo programa erabiliz.
Lenguas e Innovación irakasgaiaren bidez, beste PLE bat ezagutu dut, Glogster. Glogsterrek posterrak egiteko aukera ematen du. Ez nuen programa hau ezagutzen eta ez nuen inoiz poster formatuan lan egin, baina oso originala dela uste dut. Herraminta honek duen arazo edo oztopo bakarra hurrengoa da, doina dela beti egun kopuru zehaztu batean, beraz bere mugak baditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario