jueves, 17 de noviembre de 2011

IKT plana

Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. IKT alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du, euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izanez, eta hauetatik eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsia dela, eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak ere sortu eta eguneratzen jarraitzen duelarik.
Ikastolak, bestalde, euskara eta euskal kultura ardatz duen hezkuntza eleanitza praktikan jarria duten ikastetxeak dira, kalitatea ezaugarri dutela, eta horren altzoan IKT Plana deituriko egitasmoa garatua dute azken urteotan. IKT plan honen xedez, Informazio eta Komunikazio Teknologietan urrats kualitatiboa eta kuantitatiboa egitea izan da, IKTak ikastola guztietan garatzeko plana diseinatuz eta aurrera emanez hasieran ikastola pilotu batzuen bitartez eta ondoren ikastola guztietara hedatuz.

Ikastolek behar duten hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu IKT planak, bai hezkuntza prozesuan eta bai eskolaren kudeaketan, modu koherente eta aproposean.

Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleek, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar dituzte eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.
Ikasmaterialgintza proiektuekin bat diseinatutako eta ikas-irakaskuntza prozesua hobetzera zuzenduriko IKT baliabideak garatzen ditugu. Euskarrien arteko osagarritasuna zaintzen da (papera, IKTak…), ekimen guztiak bateratzeko konbinaketa metodologikoak arakatuz eta materialgintzaren eta prestakuntzaren arteko lotura zuzena ere landuz.
Aipatu, ikasmaterial hauen sorkuntzarako eta garapenerako, talde multidisziplinarra osatzen dugula, esparru anitzetako profesional ugarien inplikazioa ahalbideratuz, hezkuntzan, gelan bertan, lanean diharduten profesionalak, curriculum adituak eta informatika teknikariak…bilduz.

Azkenik esan, ikastola bakoitzaren kudeaketa, antolaketa eta komunitatearen partaidetza kalitatez bermatzeko, eta ikastola taldea sendotzeko, berariaz sortutako aplikazioak ditugula: IKASDAT, ikastolaren kudeaketa akademiko eta administratiborako aplikazioa eta IKASWEB plataforma, ikastolen intranet eta webgunea diseinatu eta antolatzeko softwarea.

I+K teknologiak bere eguneroko zereginetan txertatuak dituzten ikastolak nahi ditugu, kudeaketa eta antolaketan zein ikas-irakaskuntza prozesuan, hau da, IKTak ikastolaren Hezkuntza Proiektu eta Proiektu Kurrikularrean integratuak dituzten ikastolak.

“Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculuma”ren arabera IKT konpetentzien definizioa hauxe da:

“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko".


Hezkuntzaren xedea, gizakiak, gizabanako gisa, gizartekide gisa eta izadikide gisa, ahalik eta gaitasun gehien garatzea da. Ikasleari, bizitza guztirako baliagarri izango dituen oinarrizko baliabideak eskaintzea: Euskal curriculumaren arabera, gazte batek bizitzarako behar bezalako prestakuntza izango du, baldin eta derrigorrezko eskolaldian– oinarrizko –konpetentziak, orokorrak eta espezifikoak zenbat eta gehiago garatu:

Ikasleek oinarrizko konpetentzia hauek lor ditzaten, IKT baliabideek izugarrizko aukerak eskaintzen dizkigute, lan egiteko era berriak ahalbideratzen dituzte, beti ere ikasleak eragile aktibo bihurtzeko asmoz.

Ezagutza eraikitzeko, partekatzeko eta zabaltzeko aukera berri hauek, konpetentzien lorpenaren mesedetan jarri behar ditugu eta honekin, ikaskuntza prozesuan eragiteaz gain, gure gizartean eragiteko aukera ere zabalduko genuke.

http://www.ikastola.net/web/default.php 

martes, 15 de noviembre de 2011

TXANELA Proiektua


       Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
        Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean. Metodo globalizatua da. Euskara, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera, Lengua Castellana, Ingelesa, Plastika, Artea, Dramatizazioa eta Musika arloak era globalizatuan lantzen dituen materiala da, edukiak lantzeko hainbat motatako euskarriak integratzen dituena.
  Hauek dira Txenela proeiktuaren ezaugarri nagusiak:
Esku-hartze kontzientea, programatua, etengabekoa eta ebaluagarria
du.
Arloak era integratuan lantzen dira eta ikuspegi globalizatua eta
eraikitzailea dute.
Elkarreraginean garatutako aprendizaiaren eraikuntza. Ikastaldearen
kudeaketa era askotakoa bultzatzen da (lan kooperatiboa,
elkarlana, bakarkako lana…).
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua eta funtzionala
du. Ikaslea aprendizaiaren protagonista da. Ekinez ikastea
bultzatzen du, autonomia garatuz eta erabakiak hartuz.
Prozesua nagusi duela, emaitza irekiak eta anitzak onartzen dituen
lan proposamenak ditu.
Hainbat estrategia erabiltzeko eta partekatzeko proposamenak ditu:
kognitiboak, komunikatiboak, ekimenari dagozkionak, emozionalak,
elkarbizitzari dagozkionak…
Prozesu kognitiboak, adimena eta portaera arautzeko prozesuak
lantzen ditu sistematikoki (autoerregulazioa bideratzen du).


Iturriak: 

viernes, 11 de noviembre de 2011

2011-12 ikasturte hasierako ekitaldia

                                                 


      Ikastolen Elkarteko web orritik atera dudan bideo honetan zehar Euskal Curriculumaren inguruan hitz egiten du.  Bertan azaltzen da, nola 1992. urtean hasi zen euskal cirruculumaren proiektua. Garai hartan euskera zen indartu beharreko ardatza eta hori zen xedea.
    Gaur egun , ostera, erronka ezberdina da Euskal Curriculuma osotasunean da indartu beharrekoa, hizkuntza azken finean curriculumaren atal bat baino ez delako. Gaur egun Curriculuma eskolari dagokion eduki integrala da. Landu behar dena Euskal Herri osorako curriculum oso bat eratze da, muga guztiak gaindituz eta gendarte odoarentzat dena, unibertsala eta bertakoa sentzurik zabalenean.
    Honen barnean pedagogia berriak egon behar dira, konpetentzietan oinarritzen dena eta behetik gora bultzatu nahi dena. Curriculum hau osatzeko kompromisoa beharrezkoa zen eta proiektu honetan Eusko Jaurlaritzak eta Udalbiltzak, besteak beste, hainbeste lagundu zuten.
     Bideoan ere konpromisu horretan parte hartu duten pertsonen izenak aipatzen dira; Xabier Garagorri edo Iñaki Etxezarreta, besteak beste.
    Gaur egun abian, bideoak esperimentazio proiektu berrian parte hartu duten Euskal Herri osoko ikastolen izenak aipatzen ditu.Era berean azaltzen du, proiektu hauek aurrera eramateko ikas materiala eta profesionalen prestakuntza beharrezkoa dela eta horretarako martxan jarri direla , Elkar argitelatxearen laguntzarekin.
Hala ere , ideia argi bat azpimarratzen du, proiektu hau hasi besterik ez dela egin eta hainbeste lan dagoela oraindik egiteko.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

"Estamos criando vagos"

          Gaur nire amuma begira egon naiz, andra nagusia , mirezgarria eta jakintsua. Gogotsu oroitzen ditu eskola garaiak naiz eta berak diñoen etxean egin beharreko beharrak hainbat denbora kentzen ziziotela ikasteko. Mirezgarria da berak daukan memoria kapazidadea, pertsona eta baserri guztien izenak dakizki eta gauza gitzi ahazten zaizkio, nik agenda eta postit barik galduta nabilen bitartean. 
        Gauza batek atentzioa deitu nau, zatiketa bat egin behar zuen, zatiketa luzea. Papela eta arkatza hartu eta bertan egin du ti-ta batean  eragiketa. Nahi gabe neure burua berarekin alderatu dut, nik , unibertsitateko ikasle batek, kalkulagailua behar duen bitartean berak ez du hori behar. 
        Momentu horretan beste oroitzapen bat etorri zait burura, nire lehengusuaren liburuaz akordatu naiz. Problema bat zen lehengunean egin behar zuen etxekolanetariko bat. Problema idatzita zegoen eta nire garaietan ez bezala, eragiketa ere! erantzuna soilik jarri behar zen problema egiteko. Orduan galdetu diot neure buruari? Nola bihurtuko gara jakintsu dena eskura ematen badigute? Nola egingo ditugu zatiketak papelan 80 urterekin 19 urterekin kalkulagailu gabe galduta bagaude?

Amama jakintsu baten esaldi bat berreskuratuko dut testu hau amaitzeko: "Estamos criando vagos" esaten du berak.

Jarrera kritikoa Vs Obedientzia

          Argazki hau aurkitu dut gaur Facebooken. Bertan Ikasleen pentsamendu kritikoa bultzatzea eskatzen du. Argi dago argazki hau ez duela Instituzio formalik atera, are gehiago , esango nuke 15M mugimenduarekin harremanduta dagoela.
         Honekin galdera bat egiten diot nire buruari: Zer irakatsi behar du hezkuntzak?
Nire ustez hezkuntzak , alde batetik , irakatsi behar du aginduak betetzen jakin behar dugu zer egin behar dugun eta zer ez , obeditu egin behar dugu, baina beti beti zergatik obeditzen dugun jakiten eta zer obeditzen dugun aztertzen, hau da, obeditu jarrera kritiko hori mantentzen.
       Jarrera kritiko hori lantzea izan behar da irakaslearen xede nagusia , nire ustez, ikastalde baten aurrean. Liburu, egunkari , telebista... ezberdinak ikusi behar dira, pentsamendu guztiak entzun eta ikasleari askatasuna eman behar zaio. Agian irakasle bezala oraindik  jokatu ez dudalako esango dut hurrengoa, baina nahaigo dut jarrera kritiko bat duen ikaslea eta matematiketan kaskarra dena, matematiketan itzelezko emaitzak ateratzen dituena baia jarrera kritiko hori faltan duena baino.
     Beraz, eman diezaiogun askatasuna gure burmuinei eta gogortu dezagun hezkuntza kritiko hori!!

jueves, 3 de noviembre de 2011

Mailukiak

Nire ikastolarekin jarraituz, eta behin bertan dagoen egoera zertxobait ezagutzen duzuela euskeraren alde bertan egin diren mugimendu/kanpainen berri emango dizkizuet.
     Orain dela 3 bat urte hasi zen kanpaina. Euskerako maisuak elkartu eta zerbait egin behar zutela Ikastolako egoerarren aurrean pentsatzu zuten. Horrela sortu ziren Mailukiak. Konprometituta zeuden ikasleen laguntzaz urtero zerbait berezia egin zen, beti ere kurtsoaren konpromisuaren arabera. 1. urtean beherago jarri dizuedan bideoa egin zuten eta gure urtean abesti bat idatzi eta nire klasikide batek abeste zuen ( beheko abestia:" Pausurik pausu)  eta hurrengo kurtsoak bideoklipa egin zuen abesti horrekin.
        Gaur egun, behin ikastola utzita, jakin dakit gure urteetan sortu zen ekintzak jarraitzen duela . Zerbaiterako balio izan du egin ditugun kanpainak? Ba ezdakit pasabideetan eusketraz hitz egiten den, baian badakit gero eta jende gehiago konprometitzen dela MAILUKI MUGIMENDUAREKIN.



  















          

Euskara nire ikasgeletan (aurreko artikuluarekin lotuta)

http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/eskolak-euskaldundu-mainmenu-57/791-euskara-tituluak-opari      
           Ikastola batean hezitako ikaslea naiz, euskeraz ikasi egiten den ikastolan. Izatez, irakasgai guztiak, gaztelania eta ingelesa izan ezik, euskeraz ikasten dira eta pasabideetan entzun beharko zen hizkuntza euskera da. Hala ere, errealitatea ez dator bat ideia honekin.
        Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetan ikasleek euskeraz egiten dute haien artean, bai klase barruan zein kanpoan. Baina hau aldatu egiten da Lehen Hezkuntzako azken urteetan eta nola ez, DBHn. Batez ere Derrigorrezko bigarren hezkuntzan ez da euskeraz entzuten pasabideetan, oso gitxitan, inoiz ez esatearrean. Batxillergoan  gauzak zertxobait aldatu egiten dira, agian aurreko urteetako "panoramaz" ohartzen garelako, jendeak euskeraz hitz egiteko konpromisua hartzen du.
        Egoera honen bi ondorio aterako ditut, beraz: Lehenengoa, ikasleek irakasleekin soilik euskeraz hitz egiten dutenez, txikitatik euskera ikastolarekin soilik harremantzen dute eta euskera ikastolara bakarrik mugatu behar dela pentsatzen dute. Bigarrena: Ikasleek irakasgaietan soilik egiten dutenez euskera hizkuntzaren gaitasun batzuk soilik garatzen dituzte eta ez hizkuntza osotua. Hau da, nahiz eta testu akademikoak idazteko gai diren , agian ez dira gai izango elkarrizketa bat edukitzeko.

Ideia bi honengatik, besteak beste, ez dut uste euskeraz ikasten duten ikasleek euskera titulua zuzenean merezi dutenik.