sábado, 10 de diciembre de 2011

Sasoi Makalak, Joseba Sarrionaindia

Sasoi Makalak ( Joseba Sarrionaindia)
Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzondoak biltzeko.

Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza.

"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehaztena irakurri,
eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude.

Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!

Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut.


     Etorkizuneko irakasleon esku dago etorkizuneko gizartea, eraiki  dezagun beraz, pertsonaz, sentimenduz, balioz eta kulturaz beteriko eskola! Sorrarazi dezagun pentsamendu kritikoa eta bizi gaitezen euskaraz. Baina hori egiteko gu izan behar gara lehenago  kultura, sentimendu, balio, euskera,  kritiko ,hitz batean, izan gaitezen pertsonak!


miércoles, 7 de diciembre de 2011

Euskarak 365 egun izan behar ditu.



Emakumearen eguna, martxoak 8. Emakumeen kontrako indarkiaren eguna, azaroak 25. Abenduak 1 IHESA ren eguna. Gay eta lesbianen eguna, ekainak 25. Euskararen eguna, abenduak 3.
            Honako data hauek gizarteko hainbat gutxituen eguna da, eta euskara hauen barruan dago. Badauka bere eguna eta emakumen , homosexualen edo IHESA duten pertsonen bezala urteko 365 egunak dira beraien eguna, urtean egun batekin ez dugulako ezer egiten.
Euskararen egoera hobetu dela argi dago, Frankoren garaiarekin konparatuta noski. Baina euskararen egoera ez da ona. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz hitz egiten baina gero eta jende gutxiagok hitz egiten du.  Baina zergatik gaude egoera honetan? Noren errua da?
  Ezin dugu euskararen erantzukizuna gizarte talde bati eragotzi. Euskararen etorkizuna euskal gizarte osoaren esku baitago, baina, egia da ere, gazteak berebiziko eginkizuna  dutela hizkuntza aurrera eramateko, haiek baitira etorkizuneko gizartea. 
Baina gaur egun, arazo bat dago gazteen eta euskararen artean, batez ere, hiri handietan edo famili erdaldunak bizi diren herrietan. Ohikoa da ikustea D eredu batean ikasi duten gazteek, kalean gaztelaniaz mintzatzen ikustea.
Zerk bultzatzen du hori? Gazteak normalean dibergentziarako joera izaten dute, hau da ezberdintasunak markatzeko joera . Euskara eskolarekin harremantzean, zuzentasunez eta arau zorrotzez sortzen den hizkuntza bat bilakatzen dute euskara. 
Euskararen gorabeherak hezkuntzan aztertuta, bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena euskararen erregistroarena da. Ikasleek euskara formala ikasten dute eskolan, beraz, inguru informalean daudenean ez daukate hizkuntza informalerako erregistrorik eta hizkuntza formala jotzera behartuta daude. Horregatik horrelako inguruneetan erdara erabiltzen dute adierazkortasunaren bila.
Bigarren arazoa , ildo beretik, derrigortasunaren auzia da. Ikasleak derrigortu egiten dituzte euskara erabiltzera eta hizkuntza arrotza zigortu egiten dute. Baina beharrezkoa da erdara zigortzea euskara bultzatzeko ? Ez al gabiltza  egiten gurekin egin zuten gauza berdina? Hau da,  inposatzea? Bide ezberdinak bilatu behar dira beraz, euskara indartzeko.
Horretarako gazteak kontzientziatu behar dira euskararen etorkizun eta egoeraz eta horretarako hezkuntza da daukagun lanabesa da. Beraz etorkizuneko irakasleok gure irakasleak hasi zuten bide luzearekin jarraitu behar dugu euskararen eguna  urteko 365 egunak izan arte. 

lunes, 5 de diciembre de 2011

Euskararen eguna, abenduak 3.

      Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du

Eusko Ikaskuntza:

           Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. EI-SEV bazkideek osatzen dute, eta horiek mundu guztian barreiaturik eta Sail Zientifizikoetan bildurik daude.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra da EI-SEV.
      Euskal Ikaskuntzak dituen balioak:
Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Iturria: http://www.eusko-ikaskuntza.org 
http://www.euskosare.org/ene/index_html?set_language=eu&cl=eu


jueves, 1 de diciembre de 2011

Webquest

       Webquest metodologia, 1995. Urtean Bernie Dodge-k sortu zuen metodologia da gehiegizko  informazioari erantzuna emateko. Jarduera hezitzailea dauka eta lan kooperatiboa (taldekako lana) eta orientatzailea bultzatzen du. Metodologia hau gelan internet erabiltzeko metodologia hezitzaile bat da. Irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan ikasleak informazioa bilatzen du.
            Ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun  intelektualaren garapenaren laguntzailea da eta  transmititu eta konpartitu daitekeen metodología da. Horretaz gain, malgua ere bada erabiltzaile, gaia edo adinaren arabera zehaztu daitekeelako.
                Metodologia honen helburua ikasleek denboraren erabilpen egokia egitea da, informazioaren bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea eta azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bultzatzea
Iraupenaren arabera 3 mota egon daitezke:
  • ·         Iraupen motza: 1-3 ekintza.
                        Gaia ezagutu eta antolatu.
  • ·         Iraupen luzea: aste 1edo hilabete 1
                        Gaia garatu eta landu.
  • ·         Miniwebquest: webquest labur bat

Adibideak:
Iturria: Karmele Perez Urrazaren Power Pointa




martes, 29 de noviembre de 2011

Hezikidetzarako materiala kaleratu du Urtxintxa eskolak (Berria)

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, azaroak 25



Hezikidetzarako materiala kaleratu du Urtxintxa eskolak


Nerabeekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko, Egunon printzesa film laburra kaleratu dute Urtxintxa eskolak eta Emaisia elkarteak, euskaraz. Gazteei indarkeria sozial eta psikologikoa ezagutaraztea du helburu. Tangram jolas ezaguna ere moldatu dute, bizikidetza sustatzeko erabili ahal izateko.

   Hezkidetza pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaera... kontutan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Nire ustes, garrantzitsua baino, beharrezko dela esango nuke horrelako Urtxintxa eskola kaleratu duen materiala kaleratzea. Hezkuntzan hezkidetza egon behar den alorra da. Ikasleak hezitzerakoan  bereganatu beharreko printzipio bat izan beharko zen gaur egun dugu gizartea zertzo bait hobetzeko. 
    Ikasleak hezkidetzan hezitzerakoan  "ohiko" hitza matizatu egin beharko zen. Urtean hainbat emakume hiltzen direlako  gizonen eskuetan eta jada ohituta gaudenez ez digu atentzioa deitzen.
    Hezkidetzaren bitartez behin-betiko berdintasuna lortu behar dugu eta ikasleak ideia hori bereganatzea gure esku dago.
   

Eskola 2.0

Zer da web 2.0?

        Web 2.0 O´Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

       Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren  HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan,  puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non  CMS ak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

           Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da

Eskola 2.0



         Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean. 

        Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dugu, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.
Era berean, metodologia-proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira

         Sistema berri honek eskatzen duen prestakuntzaren ondorioz, Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Berritzeguneetako aholkulariek prestakuntza hori ematen dihardute, ikastetxeek material informatikoa jaso baino lehenago. Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartu dira.

iturriak: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/eskola_bi_puntu_zero/eu_eskola20/eskola20_e.html 
http://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0  


 

jueves, 24 de noviembre de 2011

"Euskaraz bizi" proiektua


 Zer da "Euskaraz bizi" proiektua?
        Euskal Herrian, normalizazio bidean aurreratu nahi bada, eguneroko bizitzan, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu: euskararen aldeko etengabeko kinadak eginez, euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz (material egokia hautatuz eta hilero-hilero era progresiboan landuz), norbanakoaren subjektibitatean era gozoan eta sistematikoan eraginez eta euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotuz, horretarako gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz.

Argitxoren egutegiarekin jolasean


Ikasturte hasiera guztietan ikasgeletara eta baita  Ikastolako gaztetxoenen etxeetara “Argitxoren egutegia” iristen da. Egutegi arrunten moduan honek ere badu bere zer egina; zein egunetan bizi garen adierazi, baina horretaz gain baditu beste erabilpen batzuk ere eta horietako bat “gure hizkuntzaz gozatzea” da.

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, gurasoekin  praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, beraiek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean ibili dezaten.
                                         Argitsoren egutegian agertzen den jolas baten grabaketa