Emakumearen eguna, martxoak 8. Emakumeen kontrako indarkiaren eguna, azaroak 25. Abenduak 1 IHESA ren eguna. Gay eta lesbianen eguna, ekainak 25. Euskararen eguna, abenduak 3.
Honako data hauek gizarteko hainbat gutxituen eguna da, eta euskara hauen barruan dago. Badauka bere eguna eta emakumen , homosexualen edo IHESA duten pertsonen bezala urteko 365 egunak dira beraien eguna, urtean egun batekin ez dugulako ezer egiten.
Euskararen egoera hobetu dela argi dago, Frankoren garaiarekin konparatuta noski. Baina euskararen egoera ez da ona. Gero eta jende gehiagok daki euskaraz hitz egiten baina gero eta jende gutxiagok hitz egiten du. Baina zergatik gaude egoera honetan? Noren errua da?
Ezin dugu euskararen erantzukizuna gizarte talde bati eragotzi. Euskararen etorkizuna euskal gizarte osoaren esku baitago, baina, egia da ere, gazteak berebiziko eginkizuna dutela hizkuntza aurrera eramateko, haiek baitira etorkizuneko gizartea.
Baina gaur egun, arazo bat dago gazteen eta euskararen artean, batez ere, hiri handietan edo famili erdaldunak bizi diren herrietan. Ohikoa da ikustea D eredu batean ikasi duten gazteek, kalean gaztelaniaz mintzatzen ikustea.
Zerk bultzatzen du hori? Gazteak normalean dibergentziarako joera izaten dute, hau da ezberdintasunak markatzeko joera . Euskara eskolarekin harremantzean, zuzentasunez eta arau zorrotzez sortzen den hizkuntza bat bilakatzen dute euskara.
Euskararen gorabeherak hezkuntzan aztertuta, bi arazo nagusi ikusten ditut. Lehena euskararen erregistroarena da. Ikasleek euskara formala ikasten dute eskolan, beraz, inguru informalean daudenean ez daukate hizkuntza informalerako erregistrorik eta hizkuntza formala jotzera behartuta daude. Horregatik horrelako inguruneetan erdara erabiltzen dute adierazkortasunaren bila.
Bigarren arazoa , ildo beretik, derrigortasunaren auzia da. Ikasleak derrigortu egiten dituzte euskara erabiltzera eta hizkuntza arrotza zigortu egiten dute. Baina beharrezkoa da erdara zigortzea euskara bultzatzeko ? Ez al gabiltza egiten gurekin egin zuten gauza berdina? Hau da, inposatzea? Bide ezberdinak bilatu behar dira beraz, euskara indartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario