lunes, 16 de diciembre de 2013

Nire esperientzia Moccarekin




Mooca masiboa, dohaina eta irekia den ikasteko metodo berria da. Pare bat hilabete eman ditugu berrikuntzako ikasleak Moocen bidezko  ikastaroa egiten eta oso esperientzia positiboa izan dela esan beharra daukat. Moocaren bidez , ezagutzen ez genituen hainbat plataforma eta erraminta berri ezagutu ditugu eta hauen bidez sarean dauden ikasteko plataforma eta metodologia berriak aztertu ditugu.

            Ikastaro honen oinarria komunikazioa eta kooperazioa izan da.  Jarduera guztiak komentatzeko foro bat izan dugu (ehumooc.ning ) eta bertan izan ditugun duda guztiak argitzeko aukera izan dugu eta ikasle eta irakasleen artean duda eta galdera horiek erantzun ditugu. Gainera egindako lan guztiak partekatu ditugu eta hau, oso baliagarria izan da ikasleentzat, galduta egon garenean beste ikaskideen lana ikusi ahal izan dugulako ideia nagusi bat egiteko. Horretaz gain, lana partekatzeari esker, beste ikaskideek egin beharreko jarduerak sarean jartzeko erabili duten erraminta eta orrialde ezberdinak ezagutu ditugu.

            Egin beharreko jarduerak ere oso baliagarriak izan dira eta zuzenean eragina izando dutenak gure etorkizuneko lanbidearekin.  Formakuntza batean garrantzitsuena ikastend en aplikatzeko gai izatea da eta ,nik neuk, argi daukat ikastaro honetan ezgututako hainbat erraminta ikasgelara eramaten saiatuko naizela.


            Besterik gabe, oso esperientzia positiboa izan dela uste dut eta agian  graduko azken ikasturte honetan egin dugun gauzarik baliagarriena. Beraz, hemendik aurrera espero dudana, nire prestakuntza etengabekoa izatea da eta horrelako Moocen berri izatea eta egitea.

1 comentario: