Euskal Eskola deitu dudan blog honetan Euskal Herrian daukagun Hezkuntzari buruz idatzi egingo dut, edo behintzat , saiatu egingo naiz. Aurreko sarreran azaldu dudan bezala, hezkuntzaren garrantzia itzelekoa da edozein herrialde edo gizartean, biharko langileak, zuzendariak, lehendakariak, medikuak, maisu maistrak, hau da , gizabanakoak gaur egungo hezkuntzak hezi egingo dituelako.
Hala ere, Reggio Emilian dioten moduan, euki behar duten garrantzia eman behar zaie, ez bakarrik etorkizuna kontuan hartuta, ez izango direlako , baizik eta, gaur egun direlako. Umeak, haurrak, gazteak dira, gure gizartearen partaide, gizartea dira eta horregatik kontuan euki behar zaie, askotan ideia hau ahaztu egiten baita.
Euskal Herriko hezkuntza zertxobait analisatzeko asmoz sortu dut ikasle eta nerabe baten blog hau, gure etorkizuna eta gaur egungo errealitatea ezagutzeko helburuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario