jueves, 27 de octubre de 2011

Murrizketak hezkuntzan

"Murrizketen aurkako mobilizazio eguna gaur Nafarroa eta EAEn"


         Murrizketak, azken hilabeteetan teleberrian hainbat alditan agertzen den hitza eta hezkuntzarekin lotu dutena. Gaur egun bizi dugun egoeran murrizketak egotea "normala" da. Herrialdea krisi egoeran egonda dirua aurrestea izan behar da helburuetariko bat herrialdea aurrera jarraitzeko , baina hezkuntza izan behar da dirua aurrezteko bidea? Ez da egokiagoa 0z beteriko politiko eta  kargu garrantzitsuen bizi-guztiko soldatetik aurreztea? Hala ere, azken honetan ez naiz sartuko, bestela bloggaren hildoa galduko nuke eta hainbeste horrialde bete beharko nituzte nire haserraldia plazaratzeko. 

       Hezkuntza murrizketekin jarraituz, ez dakit zer uste duten batzuk hezkuntza  hitzaren inguruan. Agian  ikasleak denbora pasatzera joaten diren leku bat dela  . Hezkuntza, gaur egungo pertsonak hezitzen dituen arloaz gain, etorkizuneko gizartea da. Etorkizuneko herrialdea da eta bizitzen irakasten duena.  Nola nahi dugu gizartea hobetu hezkuntza murriztuz?  Batzuetan pentsatzen dut ez dutela gizartea hobetu nahi, euren helburua gizartea lokartu, ignorante bihurtu eta kontrolatzea dela.

    Beste alde batetik, Hezkuntza murriztapenekin lortzen dutena  Euskal Eskola Publikoari oztopoak jartzea da. Horrela jarraituz gero, eskola publikoak ahal izango du aurrera jarraitu? Zer nahi dute Eskola pribatuak bakarrik egotea. HEZKUNTZA IKASLE GUZTIEK DAUKATEN ESKUBIDEA DA!. Ez da bizio bat. Hezkuntza da gure gizartearen oinarria. Nola hasiko da gizartea oinarria kolokan badago? Erantzun bako hainbeste galdera dira. 
     
   Gero, Finlandia eta Suitzara begiratzen dugu adibide gisa, bide honetan bihurtuko gara gu Finlandia....

Bukatzeko azpimarratu nahi dut , testu hau ikasle sinple baten pentsamendu umila dela.





    

No hay comentarios:

Publicar un comentario