Gaur nire amuma begira egon naiz, andra nagusia , mirezgarria eta jakintsua. Gogotsu oroitzen ditu eskola garaiak naiz eta berak diñoen etxean egin beharreko beharrak hainbat denbora kentzen ziziotela ikasteko. Mirezgarria da berak daukan memoria kapazidadea, pertsona eta baserri guztien izenak dakizki eta gauza gitzi ahazten zaizkio, nik agenda eta postit barik galduta nabilen bitartean.
Gauza batek atentzioa deitu nau, zatiketa bat egin behar zuen, zatiketa luzea. Papela eta arkatza hartu eta bertan egin du ti-ta batean eragiketa. Nahi gabe neure burua berarekin alderatu dut, nik , unibertsitateko ikasle batek, kalkulagailua behar duen bitartean berak ez du hori behar.
Momentu horretan beste oroitzapen bat etorri zait burura, nire lehengusuaren liburuaz akordatu naiz. Problema bat zen lehengunean egin behar zuen etxekolanetariko bat. Problema idatzita zegoen eta nire garaietan ez bezala, eragiketa ere! erantzuna soilik jarri behar zen problema egiteko. Orduan galdetu diot neure buruari? Nola bihurtuko gara jakintsu dena eskura ematen badigute? Nola egingo ditugu zatiketak papelan 80 urterekin 19 urterekin kalkulagailu gabe galduta bagaude?
No hay comentarios:
Publicar un comentario