jueves, 24 de noviembre de 2011

"Euskaraz bizi" proiektua


 Zer da "Euskaraz bizi" proiektua?
        Euskal Herrian, normalizazio bidean aurreratu nahi bada, eguneroko bizitzan, eskola eremuan zein norbanakoen harremanetan gure ikasleek euskararen hautua egin dezaten nahi badugu, hainbat estrategia eta baliabide eskaini beharra dugu. Horrexetarako sortu zen Euskaraz Bizi, eta horretantxe dihardu: euskararen aldeko etengabeko kinadak eginez, euskararen aldeko jarrerak sistematikoki landuz (material egokia hautatuz eta hilero-hilero era progresiboan landuz), norbanakoaren subjektibitatean era gozoan eta sistematikoan eraginez eta euskaraz hitz egiteko ohiturak sendotuz, horretarako gure ikasleen komunikazio beharrak bete ahal izateko erabilera esparruak zabalduz.

Argitxoren egutegiarekin jolasean


Ikasturte hasiera guztietan ikasgeletara eta baita  Ikastolako gaztetxoenen etxeetara “Argitxoren egutegia” iristen da. Egutegi arrunten moduan honek ere badu bere zer egina; zein egunetan bizi garen adierazi, baina horretaz gain baditu beste erabilpen batzuk ere eta horietako bat “gure hizkuntzaz gozatzea” da.

Hilabeteko egutegiak jolas berri bat erakusten digu. Ikasleek Ikastolan ikasten dute hori irakaslearekin batera, baina esan dugunez askok etxean ere egutegia dutenez, gurasoekin  praktikan jartzeko aukera ere badute. Jolas bakoitzak badu bere abestia eta, honen bidez, abesti hauek irakasle eta gurasoen eskura jartzea pentsatu dugu, beraiek ere Argitxo, ikasle eta seme-alabekin jolasean ibili dezaten.
                                         Argitsoren egutegian agertzen den jolas baten grabaketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario