http://www.euskaleskola.org/plazara-mainmenu-26/eskolak-euskaldundu-mainmenu-57/791-euskara-tituluak-opari
Ikastola batean hezitako ikaslea naiz, euskeraz ikasi egiten den ikastolan. Izatez, irakasgai guztiak, gaztelania eta ingelesa izan ezik, euskeraz ikasten dira eta pasabideetan entzun beharko zen hizkuntza euskera da. Hala ere, errealitatea ez dator bat ideia honekin.

Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen urteetan ikasleek euskeraz egiten dute haien artean, bai klase barruan zein kanpoan. Baina hau aldatu egiten da Lehen Hezkuntzako azken urteetan eta nola ez, DBHn. Batez ere Derrigorrezko bigarren hezkuntzan ez da euskeraz entzuten pasabideetan, oso gitxitan, inoiz ez esatearrean. Batxillergoan gauzak zertxobait aldatu egiten dira, agian aurreko urteetako "panoramaz" ohartzen garelako, jendeak euskeraz hitz egiteko konpromisua hartzen du.
Egoera honen bi ondorio aterako ditut, beraz: Lehenengoa, ikasleek irakasleekin soilik euskeraz hitz egiten dutenez, txikitatik euskera ikastolarekin soilik harremantzen dute eta euskera ikastolara bakarrik mugatu behar dela pentsatzen dute. Bigarrena: Ikasleek irakasgaietan soilik egiten dutenez euskera hizkuntzaren gaitasun batzuk soilik garatzen dituzte eta ez hizkuntza osotua. Hau da, nahiz eta testu akademikoak idazteko gai diren , agian ez dira gai izango elkarrizketa bat edukitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario