Argazki hau aurkitu dut gaur Facebooken. Bertan Ikasleen pentsamendu kritikoa bultzatzea eskatzen du. Argi dago argazki hau ez duela Instituzio formalik atera, are gehiago , esango nuke 15M mugimenduarekin harremanduta dagoela.
Honekin galdera bat egiten diot nire buruari: Zer irakatsi behar du hezkuntzak?
Nire ustez hezkuntzak , alde batetik , irakatsi behar du aginduak betetzen jakin behar dugu zer egin behar dugun eta zer ez , obeditu egin behar dugu, baina beti beti zergatik obeditzen dugun jakiten eta zer obeditzen dugun aztertzen, hau da, obeditu jarrera kritiko hori mantentzen.
Jarrera kritiko hori lantzea izan behar da irakaslearen xede nagusia , nire ustez, ikastalde baten aurrean. Liburu, egunkari , telebista... ezberdinak ikusi behar dira, pentsamendu guztiak entzun eta ikasleari askatasuna eman behar zaio. Agian irakasle bezala oraindik jokatu ez dudalako esango dut hurrengoa, baina nahaigo dut jarrera kritiko bat duen ikaslea eta matematiketan kaskarra dena, matematiketan itzelezko emaitzak ateratzen dituena baia jarrera kritiko hori faltan duena baino.
Beraz, eman diezaiogun askatasuna gure burmuinei eta gogortu dezagun hezkuntza kritiko hori!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario