Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean. Metodo globalizatua da. Euskara, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera, Lengua Castellana, Ingelesa, Plastika, Artea, Dramatizazioa eta Musika arloak era globalizatuan lantzen dituen materiala da, edukiak lantzeko hainbat motatako euskarriak integratzen dituena.
Hauek dira Txenela proeiktuaren ezaugarri nagusiak:
Esku-hartze kontzientea, programatua, etengabekoa eta ebaluagarria
du.
• Arloak era integratuan lantzen dira eta ikuspegi globalizatua eta
eraikitzailea dute.
• Elkarreraginean garatutako aprendizaiaren eraikuntza. Ikastaldearen
kudeaketa era askotakoa bultzatzen da (lan kooperatiboa,
elkarlana, bakarkako lana…).
• Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza esanguratsua eta funtzionala
du. Ikaslea aprendizaiaren protagonista da. Ekinez ikastea
bultzatzen du, autonomia garatuz eta erabakiak hartuz.
• Prozesua nagusi duela, emaitza irekiak eta anitzak onartzen dituen
lan proposamenak ditu.
Hainbat estrategia erabiltzeko eta partekatzeko proposamenak ditu:
kognitiboak, komunikatiboak, ekimenari dagozkionak, emozionalak,
elkarbizitzari dagozkionak…
• Prozesu kognitiboak, adimena eta portaera arautzeko prozesuak
lantzen ditu sistematikoki (autoerregulazioa bideratzen du).
Iturriak:
- http://www.elkarargitaletxea.com/promoak/ikasmateriala/TXANELA_Konpetentziak_lantzen_eskuorria.pdf
- http://www.elkarlanean.com/ikasmateriala/default.cfm?hizkuntza=2&laburdura=LH&atala=proiektuak&proiektua_id=33&proiektua_izen=Proiecto%20TXANELA&hezkuntza_etapa_id=2&hezkuntza_etapa_izen=Educaci%C3%B3n%20Primaria
- http://www.txanela.net/
No hay comentarios:
Publicar un comentario